Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin bat etorriz, jakinarazten dizugu webgune hau (www.terdi.eus) T´ERDI SUMMIT A.I.E. enpresarena dela. Hauek dira gure datuak: IFZ: V42841262. Helbidea: Gellao Elizata, 18. 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa). Posta elektronikoa: terdi@terdi.eus. Aurrerantzean, «Enpresa».
Erabiltzeko baldintza orokorrak: Erabiltzeko baldintza orokor hauen bidez webgune honetan sartzeko eta berau erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak arautzen dira. Enpresaren jabetzakoa da webgunea, eta erabiltzaileek irakurri eta onartu egin beharko dituzte baldintza hauek, atarian ematen diren zerbitzu eta informazio guztiak erabili ahal izateko. Webgunean sartzeak edota webgunea zein webguneko edukiak eta/edo zerbitzuak (osorik edo zati bat) erabiltzeak berekin dakar erabiltzeko baldintza hauen onarpena. Era berean, webgunean edo webgunearen bidez, erabiltzaileen edo hirugarrenen bidez erabiltzaileen eskura jarritako edukietan eta zerbitzuetan sartzeko eta horiek erabiltzeko baldintzak ere arautzen dira. Hala ere, berariazko zenbait baldintza ezar daitezke eduki eta/edo zerbitzu jakin batzuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko.
Aldaketak: Enpresak eskumena izango du edozein unetan ataria erabiltzeko baldintza orokorrak aldatzeko. Nolanahi dela ere, gomendioa da ataria erabiltzeko baldintza hauek aldian-aldian kontsultatzea; izan ere, aldatu egin daitezke.
Erabiltzailearen betebeharrak: Ataria erabiltzeko baldintza orokor hauetan ezarritako zehaztapenak eta baldintzak errespetatu beharko ditu une oro erabiltzaileak. Berariaz adieraziko du ataria modu arduratsuan erabiliko duela, eta arauak ez betetzearen ondorioz sor daitezkeen erantzukizunak bere gain hartuko dituela. Era berean, erabiltzaileak ezingo du webgunea erabili honako hauek transmititzeko, biltegiratzeko, hedatzeko, sustatzeko edo banatzeko: birusak edo bestelako kode informatikoak dituzten datuak edo edukiak; eta informatikako edo telekomunikazioetako edozein programa edo ekiporen funtzionamendua eteteko, suntsitzeko edo kaltetzeko diseinatutako artxiboak edo programak.
Jabetza industriala eta intelektuala: Enpresaren webguneko edukiak Enpresaren jabetzakoak dira. Berariaz eman ez diren eskubide guztien ahalmena Enpresak berak izango du. Debekatuta dago webguneko edukiak osorik edo partzialki erreproduzitzea, transferitzea, banatzea edo biltegiratzea, horretarako erabilitako bitartekoa edozein izanda ere, Enpresaren aldez aurreko baimen idatzirik gabe. Salbuespen bakarrak baldintza hauetan ezarritakoak izango dira. Enpresaren baimena duzu zure ordenagailuaren bidez webgunean nabigatzeko eta orrialdeko zatien kopiak inprimatzeko, baina erabilera pertsonalerako soil-soilik eta ez eduki horiek banatzeko, non eta Enpresak ez dizun horretarako idatzizko baimenik ematen.
Gure webguneko dokumentu guztiek bestelako baldintzak ere izan ditzakete. Horrela bada, dokumentuetan adieraziko dira baldintza horiek. Enpresaren webguneko edukiak agertzen diren moduan eta haien eskuragarritasunaren arabera eman dira argitara. Enpresak ez du bermatzen bere web-orrialdean etenik edo akatsik ez dagoenik.
Enpresak eskumena izango du web-orria berrikusteko edo edozein unetan orri horretara sartzea eragozteko. Enpresa eta haren ikurrak erregistratutako markak dira. Webgunean aipatutako beste produktu edo izen batzuk ere beren jabeek erregistratutako markak dira edo izan daitezke.
Erantzukizuna: Erabiltzaileak inolako arau-hausterik egiten badu webgunearen erabileran, edo erabilera horrek inolako kalterik sortzen badu, erabiltzailea izango da horien erantzule bakarra, eta Enpresak ez du inolako erantzukizunik izango erabiltzaileen erabilera oker horietan. Orobat, erabiltzaileen erabilera oker horiek direla medio sor daitezkeen erreklamazio edo lege-eginbideen harira Enpresari eskatutako gastu, kostu eta kalte-ordainak bere gain hartu beharko ditu erabiltzaileak. Webgune honetatik kanpo dagoen edo webgunearen kudeatzaileak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko erantzukizunik ez du izango Enpresak.
Enpresari ohartaraziz gero erabiltzaileak, enpresak emandako zerbitzuen bidez, hirugarrenen eskubideen aurka legez kanpokoak izan daitezkeen edo delitu izan daitezkeen jarduerak egin dituela, enpresak berehala eten ahal izango du erabiltzailearekin duen harremana, eta behar diren neurri guztiak hartu ahal izango ditu jarduera horiekin jarraitzea saihesteko.
Enpresak ez du inolako erantzukizunik izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gertatzen diren ez-egiteen, etenaldien, telefono-matxuren, birus informatikoen edo deskonexioen ondorioz sor daitezkeen kalte edo galerengatik, baldin eta sistema elektroniko honen erabileran gertatutako atzerapenen edo blokeoen ondorioz sortuak badira, eta atzerapen edo blokeo horiek Interneteko sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan izan daitezkeen telefono-lineen akats edo gainkargen ondorioz gertatu badira. Era berean, Enpresak ez du inolako erantzukizunik izango Enpresaren kontroletik kanpo hirugarren pertsonek eginiko legez kanpoko sartzeen ondorioz sor daitezkeen kalteengatik.
Linkak, Bannerrak: Webgunean beste atari batzuetarako linkak edo estekak jasotzen badira, horien helburu bakarra informazioa ematea da, eta ez du esan nahi Enpresak atari horiek gomendatzen eta/edo bermatzen dituenik. Enpresak ez du haien gain inolako kontrolik, eta ez du haien inolako erantzukizunik.
Enpresak ez du bermatzen, inolaz ere, Enpresaren webgunean ezarritako esteken bidez hirugarrenek erabiltzaileei eskainitako produktuen edo zerbitzuen baldintzak egokiak direnik edo haiek behar bezala ematen direnik. Orobat, ez da Enpresaren erantzukizuna izango hirugarren horiek gure ordenamendu juridikoan eta, bereziki, datu pertsonalak eta merkataritza elektronikoa babesteari buruzkoan indarrean diren arauak betetzen dituzten ala ez.
Adingabeen babesa: Webguneko zerbitzuak erabiltzeko, adingabeek gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien baimena eskuratu behar dute aldez aurretik, eta haiek izango dira beren ardurapeko adingabeek egindako ekintza guztien erantzuleak.
Bloga: Webguneak Blog atalen bat badu, enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaltzea izango da blog horren xedea. Webgunearen titularrak ez du bere gain hartuko erabiltzaileen iritzien gaineko erantzukizunik, eta iraingarriak edo laidogarriak izan daitezkeen iruzkinak ezabatzeko eta iruzkin horien egileen etorkizuneko iruzkinak blokeatzeko eta eragozteko eskubidea izango du.
Aplikatzeko legedia: Lege-ohar honetan adierazitako zehaztapenen interpretazioa dela-eta sor daitezkeen auziak eta gatazkak, edota webgune honen zerbitzuekin loturiko auziak, Espainiako legediaren arabera ebatziko dira. Aurrekoa gorabehera, aldeen arteko merkataritza-harremanen ondorioz sor daitezkeen desadostasunak ebazteko, EB 524/2013 Erregelamendua baliatu ahal izango dute aldeek. Gatazkak bide judizialetatik kanpo ebazteko prozesua arautzen du erregelamendu horrek. Europako Batzordeak auziak online ebazteko plataforma bat dauka, esteka honetan: https://ec.europa.eu/info/live-work-travel-eu/consumer-rights-and-complaints/resolve-your-consumer-complaint_es