Euskal alpinismoaren ikurretako bat da, eta erreferentzia nabarmena mendi handien panoraman. Mendira emana bizi izan da oso gaztetatik, konpromisoz eta dedikazioz. 2000. urtean, jaso litekeen kolperik gogorrena jaso zuen: Felix anaia eta sokalaguna galdu zuen Gasherbrum II-ko jaitsieran, istripu baten ondorioz. Bi urteren buruan, 14 zortzimilakoak igo zituen alpinistarik gazteena bihurtu zen. Azkenekoan, Annapurnan, ekialdeko ertzaren lehen errepikapena osatu zuen Jean Christophe Lafaillerekin batera.
Oso zorrotz eta kritikoa da komunikabideek hainbatetan mendiarekiko agertu duten merkezurreko ikuspegiarekin, eta saiatu izan da beti alpinismoaren balioak transmititzen dokumental, liburu eta diaporama zainduen bitartez. Hain maitea duen jarduerarekiko duen errespetu sakonaren isla dira lan horiek, baina jakitun da jarduera gaizki ulertu edo azalduz gero, balioa galtzen duela ezinbestean.
Baltistan Fundazioa (baltistan.eus) nazioarteko lankidetzako GKE bat da, eta Hushe ibarreko (Baltistan) komunitateetako biztanleen giza garapen integral eta endogenoaren alde ari da lanean. Pakistan iparraldeko eskualde menditsu bat da Baltistan. Han geratu zen Felix, eta fundazioa, nolabait, haiek emandako guztia itzultzeko modu bat da: laguntza, adiskidetasuna, lana eta parerik ez duten mendi ederrak. Felix gabe, Albertok jakin zuen beste sokalagun batzuen laguntzarekin 14 zortzimilakoen zerrenda bukatzen eta goi-mendiko bere ibiliari jarraipena ematen
T´ERDI proiektuari egiten dion ekarria: Bere mendiko esperientzia eta mendiari buruzko hausnarketak, lantaldeei beren erronka profesionalak eta pertsonalak lortzen laguntzeko.