Pribatutasun-politika hau T´ERDI SUMMIT A.I.E. enpresak (aurrerantzean “Enpresa”) bere webgune, app eta beste edozein bitarteko elektroniko edo plataforma digitaletan erabil ditzakeen datu pertsonalen tratamenduari aplikatuko zaio.
1.- Datuen tratamenduaren arduraduna:
T´ERDI SUMMIT A.I.E. (IFZ: V42841262. Helbidea: Gellao Elizata, 18. 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa). Eta helbide elektronikoa: terdi@terdi.eus) da emandako datuen tratamenduaren arduraduna. Jakinarazten dizugu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Datuen Babesari buruzko Erregelamendu Orokorrarekin eta Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz tratatuko direla datu horiek.
2.- Datuen tratamenduaren legitimazioa:
Datuen tratamendurako legitimazioa interesdunak aurretik adierazitako onespena da. Erabiltzaileek, dagokion laukitxoa markatuta, berariaz, askatasunez eta zalantzarik ez uzteko moduan onartzen dute haien datuak beharrezkoak direla zerbitzuaren emaileak haien eskabideak bete ditzan. Emandako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatuko dute erabiltzaileek, eta datuen edozein aldaketaren berri jakinarazteko erantzukizuna izango dute.
Web-zerbitzuaren bidez eskatutako datu guztiak derrigorrezkoak dira; izan ere, beharrezkoak dira zerbitzua emateko. Datu guztiak jakinarazten ez badira, zerbitzu-emaileak ezingo du bermatu emandako informazioa eta zerbitzua erabiltzaileak eskatzen duenarekin erabat bat etorriko direnik.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduan, hauek dira datuen tratamendurako oinarri juridikoak:
.- Webguneko kontakturako inprimakien bidez datuak eskuratzea; 6.1 a) art. Interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman du helburu zehatz bati edo gehiagori begira;
.- Merkataritza-jakinarazpenak jasotzea, horretarako laukitxoa markatuta edo albisteen buletinera harpidetuta; 6.1 a) art. Interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeko adostasuna eman du helburu zehatz bati edo gehiagori begira;
.- Bezeroaren eta tratamenduaren arduradunaren artean kontratu bat hitzartzea produktuak saltzeko edo zerbitzu jakin bat emateko; 6.1 b) art. Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz kontratuaren aurreko neurriak aplikatzeko;
.- Bezeroari saldutako produktuak edo emandako zerbitzua fakturatzea; 6.1 c) art. Tratamendua beharrezkoa da tratamenduaren arduradunari aplikagarria zaion lege-eginbeharra betetzeko.
3.- Tratamenduaren xedea:
Enpresaren webgunea, app-ak edo beste edozein bitarteko elektroniko edo plataforma digital erabiltzen duten pertsonekin merkataritza-harremanari eustea da xedea. Tratamendua egiteko, hauek dira aurreikusitako zereginak:
.- Enkarguak, eskaerak edo erabiltzaileak egindako edozein eskakizun tramitatzea, eskaintzen diren edozein kontaktu-bideetatik egin badira.
.- Gure produktu eta zerbitzuekin loturiko publizitate-komunikazio komertzialak bidaltzea, gaur egungo edo etorkizuneko edozein bitarteko elektroniko edo fisikoren bidez, modu horretara jakinarazpen komertzialak egiteko, beti ere erabiltzaileak horretarako baimena eman badu.
.- Zure curriculumeko datuak eman badizkiguzu edo curriculuma bera bidali badiguzu, egiten ditugun hautaketa-prozesuak eta kontaktua kudeatzeko erabiliko ditugu zure datuak.
4.- Datuak kontserbatzea:
Bi aldeek tratamenduaren xedeari eusteko interesa agertzen duten bitartean kontserbatuko dira datuak. Xede horretarako beharrezkoak ez direnean, suntsitu egingo dira, erabat deuseztatzen direla bermatzeko segurtasun-neurri egokiak hartuta. Interesdunak emandako datu pertsonalak kasu hauetan baino ez dira gordeko, nahiz eta berak deuseztatzeko eskatu: legezko eginbeharrak betetzeko eta/edo erreklamazioak bideratzeko edo horien aurrean babesteko. Edozein modutan, datuen tratamendua legezko betekizun horretara mugatuko da.
5.- Zein dira zure eskubideak, zure datuak ematen dizkiguzunean?
Erabiltzaileak eskubide hauek ditu:
.- Datuetan sartzeko eskubidea, DBEOren 15. artikulua.
.- Zuzentzeko eskubidea, DBEOren 16. artikulua
.- Ezerezteko eskubidea (Ahazteko eskubidea), DBEOren 17. artikulua.
.- Tratamendua mugatzeko eskubidea, DBEOren 18. artikulua.
.- Datuak transferitzeko eskubidea, DBEOren 20. artikulua
.- Aurka egiteko eskubidea, DBEOren 21. artikulua.
Hauek dira eskubideak:
.- Zure datuak tratatzen ditugun ala ez jakitea.
.- Gure esku ditugun zure datu pertsonaletan sartzea.
.- Zuzenak ez diren zure datuak zuzentzea.
.- Zure datuak ezeztatzeko eskatzea, edo emandako onespena kentzea.
.- Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea; kasu horretan, indarrean den legediarekin bat etorriz baino ez dira gordeko.
.- Zure datuak transferitzea. Erabilera arrunteko formatu egituratu batean emango zaizkizu. Zuk adierazitako arduradun berriari ere bidal diezazkiokegu. Egoera jakin batzuetan baino ez da baliozkoa.
Era berean, kontroleko agintariaren aurrean (www.aepd.es) erreklamazio bat jartzeko eskubidea ere baduzu, zure iritziz tratamendua ez badator bat indarrean den araudiarekin.
Eskubide hauek baliatu ahal izateko, erabiltzaileak bere N.A.N.aren edo pasaportearen fotokopia bidali behar du helbide honetara:
T´ERDI SUMMIT A.I.E. (IFZ: V42841262. Helbidea: Gellao Elizata, 18. 20540 Eskoriatza (Gipuzkoa). Eta helbide elektronikoa: terdi@terdi.eus)
6.- Zer hartzaileri jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Enpresak berariaz jakinarazten eta bermatzen die erabiltzaileei, haien datu pertsonalak ez zaizkiela, inolaz ere, hirugarrenei lagako, kasu hauetan izan ezik: legezko betebeharren bat dagoenean, edo tratamenduaren helburuak betetzeko beharrezkoa denean.
Gure zerbitzu-hornitzaileei (Gestoria, etab.) emandako datuak kontratu baten bidez babestuko dira. Tratamenduaren arduradunak sinatuko du kontratu hori, datuak babesteko legediarekin bat etorriz.
Datu pertsonalak moduren batera lagako balira, aldez aurretik onespena eskatuko zaio erabiltzaileari. Onespen horrek berariazkoa, informatua eta zalantzarik ez sortzeko modukoa izan behar du.
7.- Adingabeak:
Erabiltzaile adingabea bazara, aldez aurretik zure gurasoen edo tutoreen baimena behar duzu, zure datu pertsonalak gure webgunean sartzen hasi baino lehen. Baldintza hau bete ezean, “Enpresak” ez du inolako erantzukizunik izango.
8.- Segurtasun-neurriak:
Datu pertsonalak babesteko indarrean diren araudietan xedatutakoarekin bat etorriz, hornitzaileak bete egiten ditu datu pertsonalen tratamendurako arau guztiak, baita DBEOren 5. artikuluan adierazitako printzipioak ere.
DBEOn eta DPBEDBLOn ezarritako segurtasun-neurriak aplikatzeko beharrezkoak diren politika teknikoak eta antolaketa mailakoak ezarri direla bermatzen da, erabiltzaileen eskubideak eta askatasunak babesteko, eta erabiltzaileei behar den informazioa eman zaie, eskubide horiek baliatu ahal izan ditzaten.
9.- Datuen nazioarteko transferentziak:
Bildutako datuak Europako Eremu Ekonomikoaren barnean gordetzen dira. Eremu horretatik kanpoko herrialderen batera transferituko balira eta han tratatu, datu pertsonalen behar besteko babes-maila bermatuko da.