• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
ITZULI
  • ES
  • EU
  • Home
  • Zer da T’Erdi?
  • Programak
  • Kokaguneak
  • Lantaldea
  • Isladak
  • Kontaktua

Sierra Nevada 2023 programa

Nire geografia emozionalean barna: Sulayr-eko tontorretatik Alhambrarantz, uraren bideetan

Iraupena: 6 egun | Datak: Uztailak 5, 6, 7, 8, 9 eta 10 | Zailtasuna: Altua

Programari ekin aurretik, briefing-saio bat egingo da partaideekin, bakoitzaren aurreikuspenak bateratzeko eta gaitasunak egiaztatzeko.

Zeharkaldi bat izango da Sierra Nevadan barna, eta mendigune horretan 3.000 metrotik gora dauden 14 tontorrak igoko ditugu; besteak beste, penintsulako sabaia, Mulhacen (3.479 m). Sulayr-eko (eguzkiaren mendiak) hirumilakoen sokari jarraituz, ibilbidea Alpujarretara jaisten da, uraren bidean, antzinako ubideen paraleloan oinez. Arabiar herriak eraiki zituen ubideok, soroak ureztatzeko eta Nazari erresumako hiribururaino ura eramateko. Programa ixteko, bisita pribatua egingo dugu Granadako Alhambra jauregiko antzinako uharkak ikusteko. Ibilbidean zehar, naturagunean eginiko lana lehenetsiko da. Gauak honela egingo ditugu: lehen gaua mendilerrotik hurbileko landa-inguruneko hotel batean, bigarrena eta hirugarrena aire librean bibaka eginez, laugarrena Alpujarretako landa-inguruneko hotel batean eta bosgarrena Granadako hotel batean.

Asmo handiko programa honen helburua kontzientzia emozional handiagoa hartzea da, eta, horrez gain, gure emozioak hobeto kudeatzen laguntzeko argibideak ematea. Uste dugu ez dagoela emozio onik edo txarrik; aitzitik, emozio funtzionalak edo disfuntzionalak daudela, zer testuingurutan eta zirkunstantziatan sortzen diren. Lanari ekiteko, ibilbide bat egingo dugu gure biografia pertsonalean: txiki-txikitatik emozioak nola kudeatu izan ditugun aztertuko dugu eta horretan eragina izan duten sinesmen eta iritzietan arakatuko dugu. Emozioak diogunean, gure emozioez eta emozioen dimentsio sozialaren gure pertzepzioaz ari gara. Mapa pertsonal horretatik abiatuta, emozioak kudeatzeko gaur egungo eredua identifikatzen saiatuko gara, zein kudeatzen ditugun zailtasun handiagoarekin eta zein errazago edo egokiago identifikatuz. Gure geografia emozionalean barna, oinarrizko emozioak jorratuko ditugu (tristura, poza, beldurra, haserrea eta maitasuna), baita izaera sozialagoa dutenak ere, emozio ikasiak (lotsa, anbizioa, inbidia, etab.). Bidaia honen jomuga bestelako mapa bat egitea da, horren bidez gure geografia emozionalean zehaztasun handiagoz mugitu ahal izateko. Programa aurreratua da, hala maila fisikoan nola norberaren barnean egin beharreko lanari dagokionean.

Gehiago irakurri

Gurekin harremanetan jarri
Europako Mendiak 2023 programa right-arrow
Gestionar el consentimiento de las cookies
Esta web utiliza cookies propias y de terceros con una finalidad técnica y analíticas para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Puede obtener la información sobre nuestra Política de Cookies en el siguiente enlace Política de Cookies.

Puedes aceptar todas las Cookies pulsando el botón Aceptar o puedes configurarlas o rechazarlas pulsando el botón Configuración.

Esta web contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas a esta web que usted podrá decidir si acepta o no cuando acceda a ellos.
Cookies necesarias Always active
Son necesarias para el correcto funcionamiento de la Web.
Preferences
The technical storage or access is necessary for the legitimate purpose of storing preferences that are not requested by the subscriber or user.
Cookies analíticas
The technical storage or access that is used exclusively for statistical purposes. Se obtiene información anónima sobre los hábitos de navegación y sirven para hacer mejoras en el sitio web y ofrecer un mejor servicio.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en una web o en varias web con fines de marketing similares.
Manage options Manage services Manage vendors Read more about these purposes
Configuración
{title} {title} {title}